XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANIMA GAISOEN ALDE.

Liburu santuak dirauskuenez, karidadea da birrtuterik onena.

Beraz, egiazko krristaua izan nai duanak, karidadezko lanak egiten alegiñ aundi bat egin bearr du.

Baña, askotan, egintz, edo lan oyek egitia, ez bakarrik da gauz ona, ezpada baita gure aldetik biarra ere.

Gure lagun urrkoa neke edo prremiyan arrkitzen bada, guk ari, al izan ezkero, lagundu biarr diogu: osterontzean, gere eginbiarretan uts egingo degu.

Purrgatorio'ko animak, berriz, gure lagun urrkoak dirala, esan biarrik eztago.

Egi au ukatzen, ¿norr ausarrtuko da?.

Gorrputz baten alderrdiyak ¿ez gera?.

Jesukristo gure Jaunaren gorrpuzkiyak eta Berak bere odolarekin orosiak ¿ez al gera?.

Orain bada: lagun urrkoa zenbat eta neke edo prremi aundiagoan arrkitzen dan, orrduan da geyago berari lagundu biarr diogu.

Eta anima gaixoak baño neke geyego ¿nork dauka?.

¿Mundu onetako beartsuak noski?.

Ez, krristaua, ez: mundu onetako neke guziak bat eginda ere, Purgatori'ko nekerik txikiena beste eztira.

Gañera Purrgatorio'ko animak ¿norr dirala uste dezu?.

Bearrbada zure gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, edo... beinzat lagunak, gau ta egun, olerrkariak esan zuan bezela, negarrez eta oyuka diotenak:
Intziria dot-Neure lana,
Sua jana-Sua edana:
Zerr janik ez-Garra ezpada
.

Onela, neke ta oñazerik aundienean, arrkitzen dira Purrgatorio'ko su-leize arrtan anima gaixoak.

Beraz, Anima errukarri ayekiko gure eginbiarra agirian dago: neke aundian arrkitzen dira, eta guk ere berakganako eginbiarr aundi ta estua daukagu.

Arren bada, krristau maitea, zerua odei beltzez eta lurra jira-biraka aizeak dekarren orrbel-orriz estalirik dakuskitzunean, Azaro ill onetan batez ere, zere eriotzaz oroitu zaite, eta Purrgatorio'ko anima gaixoen alde Jaun errukitsuari otoitz egiozu.